EGITASMOAREN NONDIK NORAKOAK
METODOLOGIA
Proposamen hau, sekuentzia didaktikoetan oinarritutako tresna digitala izango da. Helburua euskarazko IKTen bitartez ikasleen konpetentzia matematikoa garatzea dela kontuan izanda, aproposa ikusten dugu jarduerak metodologia autobideratua izatea. Horrela ba, proposamena online eskuragarri egongo den euskarazko material didaktikoa izango da, sekuentzia didaktikoetan, metodologia autobideratuan oinarrituta.
Ikas-egoera, proposamen pedagogiko eta jarduerak biltzen dituen hurrenkera da, zenbait eduki eta ekintza harikatuz. Horrela ba, edukiak eta jarduerak elkarrekin lotuta egotea nahi dugu. Horrela ba, saio bakoitzean kontzeptu desberdin bat landuko dute eta egunerokotasunean eman daitekeen egoera bati aurre egin beharko diote. Baliteke kasu batzuetan bereganatutako jakintzetako bat baino gehiago erabili behar izatea.
Ikaste prozesu guzti honetan zehar, ikasleen parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza esanguratsua funtsezkoak izango dira, ikasleen araberakoa izango baita ikaskuntza prozesu egokia den edota baita demoaren arrakasta.
NOLA?
Ikasleek 16-18 urte izango dituztela kontuan izanda, eginaraziko zaizkien jarduerak behar duten zailtasuna eta edukia izan beharko dute. Era honetan, haien adinarako erronkak sortuko dira era praktiko eta matematiko batean erantzun beharko dituztenak. Unitate bakoitzeko 2-4 erronka egongo dira eta printzipioz, modu indibidual batean erantzun beharko dituzten arren, posible izango litzateke binaka edo taldeka lantzea ere, edota emaitzak taldeka kontrastatzea ere.
Horren ondorioz, unitate didaktiko bakoitza 6 saioetan egiteko proposamena egiten dugu, betiere, irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera moldatuko den arren.
Ondorioz proposatutako jardueren jarraibidea hurrengoa izango litzateke:
- Saioa: proiektuaren azalpena
- Edukiaren azalpenak landu
- Erronkei aurre egin
- Ikasitakoak partekatu
HELBURUAK
OROKORRAK
IKT-en abantailak ezagutzea eta barneratzea egunerokotasunean bizi daitezkeen erronkei modu autonomo eta kontziente batean erantzuteko.
ESPEZIFIKOAK
-Inguruan dugun informazio kantitatea kudeatzen jakitea.
-IKTak modu seguru, kritiko, etiko, arduratsu eta jasangarrian erabiltzea.
-Bizitza sozial eta profesionalean eraginkortasunez eta konstruktiboki parte hartzeko konpetentzia sozial eta zibikoak garatzea ezinbestekoa izango da.